Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lasarte-Oriak 'Act of God' dantza garaikideko obra eskainiko du

Dokumentuaren akzioak

Lasarte-Oriak 'Act of God' dantza garaikideko obra eskainiko du

Emanaldia ostiralean 20.30ean izango da

Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2012/03/13
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Datorren ostiralean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioak 20.30ean goi mailako dantza garaikideko euskarazko ikuskizun bat eskainiko du, Ertza dantza taldeko Act of God. Lan honek dantza, antzerkia eta musika uztartzen ditu. Sarrerak dagoeneko salgai daude sei eurotan leihatilan eta bost eurotan Interneten (www.barrabarra.eu).

Ekitaldi honek ironiaz eta umorez Jainkoari zenbait galdera egiten dizkio, maltzurkeririk gabe, haur baten xalotasunarekin egingo balira bezala. Emanaldiak ez du inor epel utziko, hala eta guztiz ere egileek helburua ez dela polemika edo probokazioa bilatzea argudiatu dute.

Lasarte-Oriako Udalak lan honen aurkezpena berriki egin zuen. Kultura zinegotziak, Boris Nogalesek, jakitera eman zuenez, herriak bost urte daramatza dantza garaikidea bultzatzen. Aurten hiru emanaldi eskainiko dira, bat ostiral honetakoa eta beste biak azaroan. Lanak aukeratzeko orduan Erketz dantza taldearen iritziarekin kontatu zen.

Act of God obraren inguruan positiboki baloratu zuten Harkaitz Cano idazle lasarteoriatarraren testu batean oinarrituta egotea, herritar baten lana goraipatzen baita. Canok aurkezpenean ziurtatu zuenez, asko disfrutatzen du antzerkiko jendearekin lan egiten.

Aurkezpenean izan zen ere ekitaldi honetako zuzendaria, koreografoa eta dantzarietako bat: Asier Zabaleta. Lan hau egiteko ideia Saramagoren Caín liburua irakurri zuenean etorri zitzaion eta gaia gaurkotu zitekeela pentsatu zuen. "Obra ez da liburuan oinarritutako lan bat, baina bai mantentzen da bere izpiritua umorez tratatzen baita gai delikatu hau (Jainkoa)", azaldu zuen artistak.

Taxuzko gai bat zenez, testuak Ertza taldekoek idatzi beharrean, idazle baten laguntza behar zutela pentsatu zuten eta honela Harkaitz Canorekin harremanetan jarri ziren. Era berean, dantza ekitaldi honek testu asko zuenez, Ander Lipus aktorearengana jo zuten esaldiak nola dramatizatu behar zituzten eta arnasa nola hartu behar zuten ikasteko.

"Gure lan gehienak antzerki ku-tsu bat dute, baina Act of God du testu gehien eta guretzako oso zaila izan da antzerkia eta dantza batera egitea", azaldu zuen Zabaletak.

Ikuskizun hau Donostian estreinatu zen eta Madrilen ere izan dira gaztelerazko bertsioarekin. Euskal Herriko beste hainbat herrietan ere egon dira eta oso harrera ona izan dute.

Ertza taldeko hiru dantzari taldearen ikuskizun batean

(N.G)

Dokumentuaren akzioak