Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lasala taldeak “Dead” obraren estreinaldia egingo du, Donostian

Dokumentuaren akzioak

Lasala taldeak “Dead” obraren estreinaldia egingo du, Donostian

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2020/12/14
Lotura
Nontzeberri

Lasala taldeak Dead obraren estreinaldia egingo du aste honetan, Donostian. Hala, abenduaren 19an euskaraz egingo du, 19:00etan, Donostiako Gazteszenan, eta abenduaren 20an, erderaz ordu eta toki berean.

“Hil aurretik, bizi. Zenbat zama dugu gure gain ematen dugun urrats bakoitzeko? Itxurakerietan ibiltzen gara, inondik inora sostengatu ezin den segurtasun bat lortu nahian. Oinordetzan jasotako sinesmen eta ereduek txotxongiloak bagina bezala gidatzen dute gure bizitza. Hori ulertzeak lagundu egiten digu; erabakitzeak eraldatu eta aske bihurtzen gaitu. Norberaren esperientziaren mugak gainditzea, Bizirik hiltzeko beste modu bat da, hil aurretik bizitzeko leiho irekia”.

Judith Argomaniz dabil sorkuntzaren atzean eta berak zuzentzen du dantzan aritzen diren kideez osaturiko taldea. Aspalditik hamaika bat jaialditan hartu dute parte, eta horietariko askotan sari asko irabazi dituzte, hala nola, Madrileko Certamen de Danza Jóvenes Creadores delakoan, Sabadelleko Certamen Coreografic izenekoan, edo Frantziako Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies izenekoan. Era berean, Gipuzkoako Foru Diputazioaren erresidentzia artistikoa bat eskuratu zuen Sortutakoak programarako.

Dokumentuaren akzioak