Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lasala konpainiak 'Shine' ikuskizuna estreinatuko du Donostiako Victoria Eugenian

Dokumentuaren akzioak

Lasala konpainiak 'Shine' ikuskizuna estreinatuko du Donostiako Victoria Eugenian

Dantzaren bidez, arrakastarako eta distirarako bideari buruz hitz egiten du obrak.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/10/30
Lotura
Gaztezulo

Lasala konpainiak 'Shine' ikuskizuna estreinatuko du Donostiako Victoria Eugenian

Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko Lasala konpainiak hamar urte beteko ditu aurten, eta hamabosgarren pieza, Shine, aurkeztuko dute azaroaren 5ean, igandean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Obra berri honen bidez, bizi dugun garaiko askatasunaren ikuskerari erreparatu diote:"Zertan sinets dezakegu gure XXI. mendeko hutsunea baretzen saiatzeko?
Nola distiratu, jada ezin badugu norberarengan sinistu?". 

Azaldu dutenez, "arrakastaren eta gorputzaren martirioaren ideia agertzen da obran. Lana oihu desesperatu bat da, gorputzaren objetualizazioa, hedonismoarekiko adikzioa, epe laburreko mendekotasuna eta ihesaren etengabeko bilaketa jorratzen dituena".

Dantza, spoken word, soinua eta eszenaratzea uztartzen ditu lanak: "Eszenaratze horretan, zortzi interpreteren gorputzek gizarte/linbo horren distirak eta ispiluak islatzen dituzte, nortasuna definitzea da helburua". 

Emanaldia azaroaren 5ean, 19:00etan, izango da eta sarrerak hemen eskura daitezke.

Dantza tailerra
Ikuskizunarekin lotuta, dantza tailerra egingo du Lasalak gaur, 19:00etatik 20:30era, Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan.
Dantzan esperientziarik ez duten helduei zuzendutako espazio koreografiko sortzailea izango da, dibertsiora eta kontzientziaziora bideratua. Ikuspuntu ludiko batetik, dantzaren zenbait oinarri aztertuko dira, hala nola gorputzaren kontzientzia, espazioaren bilakaera, eta musikaren eta erritmoaren arteko harremana.

Dokumentuaren akzioak