Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lasala konpainiak 'Lauesku' estreinatuko du Dantza Hirian jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Lasala konpainiak 'Lauesku' estreinatuko du Dantza Hirian jaialdian

Festibal ibiltariaren bederatzigarren aldia egingo da bihartik hilaren 29ra, Donostia eta Baiona bitarteko hamar herri eta hiritan

Dantza Hirian jaialdi ibiltari eta mugaz gandikoak doako ikuskizunak eskainiko ditu Eurohiria deiturikoan, Donostia eta Baiona artekoan, bihartik hilaren 28ra arte. Guztira, hamalau konpainia ariko dira Donostia, Pasaia, Errenteria, Irun, Hondarribia, Hendaia, Donibane Lohizune, Bidarte, Azkaine eta Baionako plaza, parke eta kaleetan, eta, Donostiako Lasala konpainiak, adibidez, Lauesku obra estreinatuko du. Bederatzigarren aldia du jaialdiak, eta Hondarribia eta Bidartera aurrenekoz helduko da.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2014/09/11
Lotura
Berria

Donostiako Iniciativas Dantza elkarteak eta Hendaiako Atelier elkarteak bultzatu zuten Dantza Hirian egitasmoa orain dela zortzi urte, eta helburu behinena da Eurohiria deiturikoan unean uneko dantza programazio erakargarriena eskaintzea doan hiri paisaietan.

Irunen hasiko da aurtengo festibala, bihar. II Battle Break Dance Txapelketa egingo da Zabaltza plazan (17:30). Jordi Vilaseca koreografoak, gainera, Azala lanean jardungo du. Etzi, Hendaiara helduko da jaialdi ibiltaria, eta, Vilasecaren piezaz gain, Cielo Raso konpainiaren Carnaval ere dantzatuko da itsasoko bulebarrean (12:00). Egun berean, baina Hondarribian, Lasalak Hooked emango du Kai Zaharrean (19:20).

Irailaren 19an, ostiralarekin, Donostiara iritsiko da jaialdi ibiltaria. Egun horretan, San Telmo museoan, Judith Argomaniz koreografoaren Lauesku estreinatuko dute (18:45). Hiru dantzarirentzat prestatutako euskal pilotari buruzko lana da, zortzi minutukoa. Pilota partida baten bitartez, joko arauak zalantzan jartzen dituzten hainbat egoera aurkeztuko dituzte. Argomanizekin batera, Jaiotz Osa eta Lionel Ah-Sou arituko dira.

Hurrengo egunerako, irailaren 20rako, Urban Dance tailerra antolatu dute Bidarten (17:45). 21ean, Pasaian, Retrao de Oscar Wilde pieza dantzatuko dute Proyecto Titoyayakoek Donibane Plazan (12:30). Azken asteburuan, larunbatean, Donibane Lohizunen eta Baionan eskainiko dituzte emanaldiak, eta igandearekin amaituko da, Errenterian, Madrilgo Daniel Doñak A pie de calle koreografia dantzatuko du Xabier Olaskoaga plazan (19:15).

@ Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

www.dantzahirian.com

Dokumentuaren akzioak