Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lasala dantza konpainiak 'Lasala 10 urte' ikuskizuna estreinatuko du

Dokumentuaren akzioak

Lasala dantza konpainiak 'Lasala 10 urte' ikuskizuna estreinatuko du

Lasalaren piezarik esanguratsuenak errepasatuko dituzte larunbatean Donostian.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/04/18
Lotura
Gaztezulo

Lasala dantza konpainiak 'Lasala 10 urte' ikuskizuna estreinatuko du
Judith Argomanizek zuzendutako Lasala dantza garaikideko konpainiak hamar urte bete ditu eta Lasala 10 urte ikuskizunaren estreinaldiarekin ospatuko du datorren larunbatean, apirilak 22, Donostiako Gazteszenan. "Dantza konpainia bat hamar urtez mantentzea ez da batere erraza. Zorionekoa eta eskertua sentitzen naiz maite dudan horretan aritzeagatik. Lasala bizitzak eman didan oparia da. Bizitza ospatu behar da eta, jakina, Lasalaren hamar urteak", azaldu du Judith Argomanizek.
 
Konpainiaren piezarik esanguratsuenak eskainiko dira larunbateko emanaldian. Dantza aktiboak eta fisikoak benetako protagonismoa izango du: "Ikuskizun dinamikoa, freskoa eta erakargarria da, emozioaren bitartez ikuslea mobilizatuko duena, harekin bidaiatuz eta bere bizitzan esperientzia berri bat bizi izanez". 
 
 
Lasala konpainia 2013an sortu zen eta hizkuntza fisikoa berezia eta gaur egungo estetika uztartzen ditu. Hainbat sari lortu ditu konpainiak bere sorkuntzekin, hala nola Frantziako Sens hiriko dantza konpainia garaikide gazteen koreografia lehiaketakoa, Alcobendas Hiriko Dantza eta Arte Eszenikoen Nazioarteko IX. Lehiaketan Lehen Saria, Luxury Awards Jaialdiaren Saria Premium kanpaina korporatiboan hizkuntzaren erabilera onenaren kategorian, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriako Publikoaren Saria, Euskadiko Kale Ikuskizun Onenaren Saria Umore Azokan, eta Valladolideko TACeko dantza ikuskizun onenaren Saria.
 
Emanaldia 19:30ean izango da eta hemen eros daitezke sarrerak.

Dokumentuaren akzioak