Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lasala dantza konpainia aukeratu dute Aterpean programako egonaldiak egiteko

Dokumentuaren akzioak

Lasala dantza konpainia aukeratu dute Aterpean programako egonaldiak egiteko

Sorkuntza lan berriak Dantza Hirian jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko dituzte, irailean.
Egilea
Agurtzane Altuna
Komunikabidea
Donostiako Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/07/09
Lotura
Donostiako Hitza

Maiatzean jarri zuten abian Aterpean programaren zazpigarren edizioa. Dantza Hirian, mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak artista egoiliarrentzat antolaturiko programa da Aterpean, eta dantza garaikidea kaleetara eta herritarrengana hurbiltzea du helburu.

Hamabost proiektu aurkeztu dira Aterpean programako egoiliar izateko, eta horietatik bi aukeratu dituzte: Lasala konpainia donostiarrarena, eta Bartzelonako Jordi Vilaseca koreografoarena. Myriam Arkaia, Dantza Hirian jaialdiko zuzendariaren arabera, “proiektu guztiek kalitate handia zuten, eta aukeraketa egiteko garaian euskal kulturarekin, bertako historiarekin eta hizkuntzarekin… elkarrizketa koreografiko bat finkatzen zutenei, eta era berean, kultura horretako elementu desberdinak eta gaur egungo koreografia hizkuntza bat erabiliz hori islatu nahi zutenei eskaini diegu arreta berezia”.

Lasala konpainiak Lau esku lana garatuko du, pilotari buruzko sorkuntza lan bat da, eta hiru dantzarik, Judith Argomaniz koreografoa tartean, pilota partida baten bitartez joko arauak zalantzan jarriko dituzte.

Jordi Vilasecaren lana berriz, 36,5ºC da, eta break dancearen eta gaur egungo dantzaren ezagutzari buruzko gogoeta, elkarrizketa, kritika eta zabalkundea bilatzen ditu.

Konpainia bakoitzak astebeteko hiru egonaldi egingo ditu, kokaleku ezberdinetan: CCN Malandain Ballet Biarritzeko Gare de Midi, Dantzagunea (Errenteria), Egiako kultur etxea, eta Mendi Zola (Hendaia) egoitzetan hain zuzen ere.

Gainera, egonaldiek irauten duten bitartean, konpainiek hainbat jarduera ireki egingo dituzte, euren lana gertutik ikus dezaten herritarrek. Egonaldi hauetan sortuko dituzten lan berriak datorren irailean estreinatuko dituzte, Dantza Hirian jaialdiaren hurrengo edizioan.

-Jordi Vilaseca konpainiaren egonaldiak:
Uztailaren 7tik 13ra Dantzagunean (Errenteria)
Uztailaren 14tik 20ra Mendi Zolan (Hendaia)
Uztailaren 21etik 27ra Egiako kultur etxean

Jarduera irekiak:
Uztailak 11an, Dantzagunea: Entsegu irekia publiko orokorrarentzat
Uztailak 18an, Mendi Zolan: Urritasun psikikoak dituzten helduekin topaketak.
Uztailak 24an, Egiako kultur etxea: Entsegu irekia, 8-10 urte arteko haurrekin.

Judith Argomanizen Lasala konpainiaren egonaldiak
Uztailaren 14tik 20ra Egiako kultur etxean
Uztailaren 21etik 27ra Biarritzeko CCN Malandain Balleten
Uztailaren 28tik abuztuaren 1era Dantzagunean (Errenteria)

Jarduera irekiak
Uztailak 17an, Egiako kultur etxea: hainbat pilotarirekin topaketa, euren gorputz mugimenduak azal ditzaten.
Uztailak 25an, Garde de Midi: Entsegu irekia publiko orokorrarentzat.
Uztailak 30an, Dantzagunea: Entsegu irekia publiko orokorrarentzat.

http://irutxulo.hitza.info/files/2014/07/Dantza.jpg

Aterpean egonaldi programaren aurkezpena. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Dokumentuaren akzioak