Dokumentuaren akzioak
Larunbe txapeldun aurreskuan
Aurten zazpi dantzari lehiatu dira, iaz baino bi gutxiago. Txapeldunarekin batera Pasaian aritu diren dantzariak hauek dira: Xubai Iragorri (Oiartzun), Ander Diez (Lezo), Beñat Asensio (Lezo), Unai Etxebeste (Baliarrain), Arkaitz Pascuas (Sestao) eta Jon Ibarguren (Azpeitia). Iazko txapeldunak, Ibon Huartek, berriz, ez du parte hartu Kukai konpainiarekin daukan konpromiso bat dela medio. Ander Diez geratu da bigarren, eta Jon Ibarguren hirugarren.
Dokumentuaren akzioak