Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larunbateko Santiago plazakoa Bilboko erromerietan lehena

Dokumentuaren akzioak

Larunbateko Santiago plazakoa Bilboko erromerietan lehena

Erromeria tradizionalak, dantza erakustaldiak eta kalejirak plazara ateratzea eta bilbotarrei ikusteko zein parte hartzeko aukera ematea da Dantza Plazetan ekimenaren helburua. Bihar, larunbata, Salbatzaile taldeak girotuko du Santiago plazan lehen saioa.
Komunikabidea
Uriola.eus
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2018/01/26
Lotura
Uriola.eus

Urte osoan zehar 49 dantza ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu aurtengo Dantza Plazetan ekimenak Deustu, Ibaiondo, Begoña, Basurtu eta Zorrotzan. Bertan parte hartuko dute hiriko zortzi dantza taldek. Hain zuzen ere, Salbatzaile Dantza Taldeak, Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldeak, Ibai-Artek, Ondalan Erraldoien Konpartsak, Mikeldik, Goiko Aldek eta Beti Jai Alaik, eta Deustuko Folklore Taldeak. 

Egitaraua larunbat honetan, urtarrilaren 27an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik, hilero, azken zapatuan, Zazpi Kaleetako Santiagoko plazatxoan, ospatzen den erromeria tradizionalarekin.

Otsailean dagoeneko, bi erromeria daude programatuta, 3an, Deustuko San Pedro Plazan eta 24an, Santiagoko Plazatxoan; horrez gain, Bihotz Alai Folklore Dantza Taldeak erakustaldia eskainiko du San Felizisimon, otsailaren 4an, eta Ondalan taldeak bi kalejira egingo ditu, erraldoiekin, San Inazion eta Deustun, otsailaren 3an eta 4an, hurrenez hurren.

Otsaileko programazioa, Gaztedi Dantzari Taldeko umeen eta helduen taldeen kalejirarekin eta ikuskizun ibiltariarekin osatuko da, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Santutxuko hainbat lekutan. Egun horretan bertan, 17:00etatik aurrera, Beti Jai Alai, taldearen eskutik, Basurtuko Barrutiko hainbat kale hartuko dituen erromeria eta Lantzeko inauteria ospatuko dira.

Aurten ere Larrain Dantzaz gozatu ahal izango da Areatzan, ekainaren 9an, larunbatean, egingo den zortzigarren edizioarekin. Ohikoa denez, uztaileko larunbat arratsalde guztietan –lehenengoan izan ezik, igandean izango baita, larunbatean Bilboko Kalealdiko ikuskizunak daudelako–, dantza erakustaldiak itzuliko dira Arriaga Plazara, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, gure hiria bisitatzen duten pertsonei gure folklorea ezagutzeko aukera eskaintzeko. Arriagako plaza erromeria herrikoiaren agertokia izango da beste urte batez, ekainaren 2an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik.

Horrez gain, Dantza Plazetan egitarauak umeentzako lekua gordez jarraituko du, txikien (eta helduen) taldeen kalejirarekin. Horrela, Santutxukoaz gain, ekainaren 17an, dagoeneko tradizionala den umeen dantza erakustaldia egingo da Basurtuko Geltokiko plazan.

Erromerien, erakustaldien eta kalejiren egutegi osoa barrutietako kultur jarduerei buruzko Bilboko Udaleko webgunean, www.kulturabarrutik.eus, edo herritarren informaziorako 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

Dokumentuaren akzioak