Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere Goizuetako inauteriei

Dokumentuaren akzioak

Larunbateko kontuen egunak bukaera emanen die aurten ere Goizuetako inauteriei

Los Webotes taldea izanen da Gaztetxean festa eguna borobiltzeko

Goizuetan ere, inauterietako ospakizunik gehienak pasatuak dira: igandeko gaztetxoen zahagi dantza, asteleheneko mozorroen baserriz baserriko ibilaldiak, eskolako brasildarraren dantzak eta umorea eta gainerako herritarren disfrazak eta karrozak ikusi argazkiak eta astearteko mozorroen azken itzulia eta zahagi dantza ikusi argazkiak. Baina, ohi bezala, Goizuetan mozorroen kontuen eguna geldituko da karnabalen ondoko larunbaterako eta egitarau zabala prestatu dute aurten ere.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2015/02/19
Lotura
Ttipi-ttapa

Otsailaren 21ean, 12:00etan poteoa eginen dute Igandea txarangarekin. 14:00etan bazkaria izanen dute eta bazkalondo luzearen ondorik, arratsaldean berriz ere poteoan ibiliko dira Igandea txaran­ga­rekin. Gauean, Los Webotes taldea ariko da Gaztetxean, eta seguruena, batzuentzat goizaldeko ordu txikietan bukatuko dira, orain bai, inauteriekin lotutako ospakizunak.

Mozorroek kontuak eginen dituzte larunbatean eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Mozorroek kontuak eginen dituzte larunbatean eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Argazkia: Felix Loiarte

Dokumentuaren akzioak