Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Larunbatean, Lezoko Dantzari Txiki Eguna

Dokumentuaren akzioak

Larunbatean, Lezoko Dantzari Txiki Eguna

Goizean desfileak eta emanaldiak egingo dituzte egunean parte hartuko duten hamar taldeek. Arratsaldean, Modestorekin erromeria.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2024/04/24
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Orotara hamar dantza taldek parte hartuko dute dantzari txikien festan.

10:30ean bilduko dira larunbatean hamar dantza taldeak Euskal Herria plazan. Hamaiketakoa egin, eta desfilean aterako dira herritik zehar. Hamar taldeak, beste hirutan banatuko dituzte, eta bakoitzak bere bidea hartuko du desfile horretan. Hala, multzo bakoitzak hiru geldialdi egingo ditu, eta horietako bakoitzean multzo horretako partaideen dantza bana eskainiko dute. 13:00etan, Goiko plazan bilduko dira talde guztiak, eta han emanaldi bateratua egiteaz gain, talde bakoitzak dantza bati ekingo dio.

14:00etan joango dira bazkaltzera dantzari gazteak, herriko elkarteetara. Bazkalostean, Modestorekin dantzaldia izango da Karlos Saldise plazan.

Honakoak dira parte hartuko duten hamar taldeak:

  • Lezoko Murixka.
  • Gure Txoko (Bera).
  • Tantirudantza (Lesaka).
  • Alur (Ibarra).
  • Anitz (Anoeta).
  • Gure Txeru (Getaria).
  • Haurtzaro (Oiartzun).
  • Ereintza (Errenteria-Orereta).
  • Lintxua (Donibane).
  • Alkartasuna (Antxo).

Dokumentuaren akzioak