Dokumentuaren akzioak
Larunbatean jokatuko da Euskadiko XXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Dantzarako ingurune naturalago bat bilatzen saiatuko dira pasaian egingo den lehiaketan
Iazko XXV. txapelketaren ostean gauza jakina zena, Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak ez zituela gehiago antolatzaile lanak bere gain hartuko, aurten gauzatuko da. Ardura hori Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Pasaiako Udalak hartuko dute hemendik aurrera.
Partaideek eskaini beharreko errepertorioaren inguruan ez da aldaketa handirik izango. Horrela, Aurkez aurke , Alpargata , Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatu beharko dituzte, aurreko urteetan egin ohi izan den gisara. Dena den, soinu zahar bat ere prestatu beharko dute aurtengorako.
Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolakuntzaren eginbeharra bere gain hartzearekin batera, zenbait aldaketa bultzatu dituzte txapelketan eta, beraz, berritasun ugari izango ditu aurtengo txapeketak. Izan ere, dantzariek bere trebetasuna azaltzeko egoera natural bat sortu nahi dute, parte har-tzaileek soka dantza baten jardunean ari direla senti dezaten, kideen eta ikusleen hurbiltasuna nabarituz eta epailen aurrean dantzatzen ari direla ahaztuz.
Era berean, Gipuzkoako aurresku ezberdinen ordezkaritza sustatu eta txapelketak jasotzen duen partaidetza zabaldu egin nahi dute, lehiakide berriak erakarri ditzan.
Hori guztia helburutzat hartuta, aldaketa ugari bultzatu dituzte. Alde batetik, agertokiari dagokionez, areto itxia izango da, aurreko edizioetan ez bezala. Puntuazio sistema, berriz, irekiagoa izango da; epaimahaiak osotasun bat epaituko du, hau da, dantzak blokeetan puntuatu beharrean multzo oso eta bakar bat bezala kontuan hartuko dituzte.
ingurunea Eszenaratzea ere berritzailea izatea nahi dute antolatzaileek. Dantzaria oholtzan bakarrik ez egotea bultzatuko dute, soka dantzaren egitura prestatuz. Musikari dagokionez, txistulariek aurreskuaren jatorria kontuan izango dute aurtengo edizioan, musikalki izan ditzaketen aldagaiak gogoan hartuz.
Dokumentuaren akzioak