Dokumentuaren akzioak
Larunbatean, dantza klasikoko emanaldia
Larunbatean, hilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna da, eta Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi du bat egingo dutela egun horrekin. Hori dela eta, dantza klasikoko ohiko jarduera egingo dutela aurreratu du udal erakundeak, Dunboako ubideko pasealekuko barandaren ondoan, 12:00etan.
Dantza emanaldi horretan Irungo eta Hondarribiko hainbat dantza akademiek parte hartuko dutela zehaztu du udalak: Studio de Danza Miren Gomez, Irungo Udalaren Dantza Eskola, Estudio de Danza Elena Echeveste, Studio de Danza Juncal, 22 Academy, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Dantza Eskola Pilar Peña eta Basque Ballerina By Amaia Leiz.
Dokumentuaren akzioak