Dokumentuaren akzioak
Larrazkenak "Hostoak" ikusgarria ekarri du Maulerat
"Hostoak" deitzen da Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai taldeek prestatu
ikuskizunaren bira iragan� otsailaren 19an abiatu zen Donostiako Kursaal
aretoan. Geroztik lurraldez lurralde ibili da. Hala Baionan eta
Donibane Garazin erakutsi ondoren, urriak 1ea Maulerat dator Mireia
Gabilondok eta Igor Otxoa, Jin Maya koreografoaren laguntzaz, zuzendu
duten lana.
Ikuskizunean artista askok hartzen dute parte: Jon Maya/Ibon Huarte,
Alain Maia, Urko Mitxelena, Eneko Gil, Nagore Indakoetxea eta Nerea
Vesga dira. Kantarien multzoan Maider eta Graxi Bedaxagar, L�xi
Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar. Musikariak
aldiz, Harkaitz Mtex. De San Vicente, Igor Otxoa, Mikel Ugarte, Iñigo
Egia, Mixel Ducau eta Juanjo Otxandorena.
"Euskal tradizioan errotutako hiru talde gara, baina bakoitza modu
ezberdinetan garatu gara" azaltzen du Otxoak. Uztartze horretan gai
ezberdinak jorratzen dituzte artistek: euskara eta euskal kulturaren
egoera, euskal lurraldeen arteko harremanak, harreman pertsonalak.
"Hizkuntza artistiko ezberdinak elkartzen dituen festa da Hostoak",
Gabilondok laburtzen duenez.
Otsailaren 19an Donostian estreinaldia egin eta gero ikuskizuna Baiona,
Iruñea, Bilbo, Gasteiz, eta Donibane Garazin eman dute eta orain Maulera
ekarriko dute. Orai arte bildutako arrakastak aitzina jarraikitzen du,
Xiberoko Botzaren bidez jakin dugunez, Maulen sartze guziak saldurik izan beitira.
Dokumentuaren akzioak