Dokumentuaren akzioak
Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta hirugarren, Euskal Herriko Dantza txapelketan
Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak aurreneko hiru postuetan sartzea lortu ez bazuten ere, etxera eraman zuten Gillermo Areizaga Saria –mantala eta gerrikoa–. Dantza txapelketaren sortzailearen eta sustatzailea izan zenaren omenez, txapelketan lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatzen direnek jasotzen dute.
Iazko irabazleek garaipena errepikatu zuten atzo. Irurako Xabier Artola eta Pasaiako Idoia Besada izan ziren aurrenak sailkapenean, 74 puntu lortuta. Haien aurretik gelditu ziren Iker Sanz eta Ane Urruzola Lezo eta Villabonako bikotea, 72,50 punturekin.
Hona hemen sailkapena, osorik:
Xabier Artola - Idoia Besada Irura-Pasaia 74,00
2 Iker Sanz - Ane Urruzola Lezo-Villabona 72,50
3 Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga-Azpeitia 69,50
4 Ekain Uzkudun - Laura Bastida- Azpeitia 64,00
5 Julen Murgiondo - Saioa Galarraga- Bergara 61,00
6 Julen Berrondo - Nagore Berrondo- Errezil 60,50
7 Mikel Subinas - Maite Beobide - Azpeitia 57,00
8 Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta Azpeitia 54,50
9 Gorka Etxeandia - Sara Chaves Gasteiz 53,00
10 Gorka Kerejeta - Leire Ezimendi Azpeitia-Errezil 50,00
11 Beñat Olano - Amaia Uralde Gasteiz 46,00
12 Irati Aranguren - Leire Urresti Azpeitia-Getaria 43,00
13 Pierre Latasa - Miren Arbelbide Urruña-Miarritze 39,00
(Argazkia: Segurako Udala)
Dokumentuaren akzioak