Larrabetzuko Maskarada: Herria dantzan jarriz

Egilea
Aner Mentxaka Alvarez
Hedabidea
Aikor Larrabetzu
Lekua
Larrabetzu
Mota
Albistea
Data
Lotura
Aikor Larrabetzu

Martxoaren 14an Bizkargi dantza taldeak Maskarada egin zuen Larrabetzun. Euriak ez zuen goizeko barrikadak gelditzea lortu, Goikoelexaldetik urira heldu ziren beltzak eta gorriak. Arratsaldeko ofizioek frontoia txiki utzi zuten. 50 lagunetik gora ibili dira hilabetez Maskarada prestatzen, denak manexak: dantzari, antzezle edota jostunak. Auzolanean, herria dantzan jarri dute.