Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lapurdiko Dantz'Hadi festibala bihar hasiko da

Dokumentuaren akzioak

Lapurdiko Dantz'Hadi festibala bihar hasiko da

Egilea
I. Ibargoien
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2001/07/11

Xirimola elkarteak antolatzen duen jaialdi honen helburua ez da bakarrik dantza tradizionalak erakustea baizik eta transmisiorako bidea zabaltzea. Hori dela eta, ikuskizunez gain, ohizko dantzetara iniziazio taillerrak irekiko dira arratsaldero.



Lehenengo gauean, Ainarak Euskal Herriko doinuak ekarriko ditu. Ondoren Simoné Bottassok Italiara hurbilduko du publikoa. Eta azkenik Gatemine taldeak Gazkoinako giroan murgilduko du.

Patxi eta Batbituk alde batetik eta Joseba Tapia eta Casimir-ek bestetik, taillerretan ikasitakoa pratikatzeko aukera emango dute bigarrengo gaualdian. Eta Lo Rossinhol, okzitandar-italiar taldeak herri hartako oihartzunak ekarriko ditu.



Azken talde honek parte hartuko du berriro ere azken eguneko kantaldi-dantzaldian. Orduan, Caroline eta Mixel Ducau, eta Gau Bele taldea, izango ditu gaualdiaren lagun.

Dantz'Hadi jaialdian parte hartuko duen Patxi eta Batbiru taldeak bere komikia izango du egun gutxi barru, bestalde. Agorila argitaletxearen eskutik aterako da.

Dokumentuaren akzioak