Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Landaberrik hasiko du Azpeitia Dantzan ekimena

Dokumentuaren akzioak

Landaberrik hasiko du Azpeitia Dantzan ekimena

'Fandantragoreinusot' emanaldia eskainiko du gaur, 20.00etan, plazan

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2009/06/27

Azpeitiko Kultura sailak urtero antolatzen duen ekimenaren baitan zazpi emanaldi ikusteko aukera izango da aurten eta hauetatik hiru, herriko taldeek eskainiko dituzte. Honela, gaurko ikuskizunaren ondoren, hurrengo emanaldia uztailaren 4ean izango da eta, bertan, Acroindar taldeak dantza akrobatikoak egingo ditu.

Uztailaren 12an Azpeitiko saloiko dantzen ikastaroko ikasleak arituko dira eta hilaren 18an herriko Itsasi taldeak Mikel Laboa zenari omenaldi txiki bat eskainiko dio. Uztailaren 24ean Azkoitia eta Azpeitiko Sahatsa taldeak Peruko Cosandanea taldearekin saio bateratua emango du eta aurtengo ekimenarekin amaitzeko, Sri Lankako dantzak izango dira ikusgai uztailaren 31ean. >K.F.

Dokumentuaren akzioak