Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Landa-eremuko Inauteria biziberritu da

Dokumentuaren akzioak

Landa-eremuko Inauteria biziberritu da

Abaltzisketako Txantxoak eta Amezketako Talai dantzariak makil hotsez bete dute Ñañarripea
Egilea
Agurtzane Núñez
Komunikabidea
El Diario Vasco
Tokia
Amezketa eta Abaltzizketa
Mota
Albistea
Data
2026/02/15
Lotura
El Diario Vasco

Hiri eta herri handienetan ezik, landa eremuan ere Inauteri tradizioa ere bazen. Gaur egun herri batzuetan oraindik mantentzen da eta horietako batzuk dira Abaltzisketa eta Amezketa. Gaur goizean makil hotsak berriro entzun dira Txindoki edo Ñañarri azpian.

Amezketan larunbat eta igandean atera dira. Atzo euri zaparrada bortitzei beldurrik izan gabe, Ugartetik Bedaiora bitartean baserriz-baserri aritu ziren talai dantzariak. Igande honetan berriz, eguraldia lagun zutela, geratzen zitzaizkien auzoetako baserri eta etxeetan aritu dira bi taldetan banatuta, hogeita hamar lagun inguru, trikitilariek eta poltseroak lagunduta. Herrigunean elkartu dira bi taldeak eta elkarrekin igaro dute dantzan kale Nagusia plazaraino.

 

Abaltzisketan igande goizean goiz elkartu dira udaletxean janzteko. Hamar dantzari, beltza eta poltseroak, trikitilariak lagunduta, herriko baserri eta etxeetatik aritu dira puska-biltzen. Herrigunera meza nagusiaren amaieran gerturatu dira berriro ohittura den bezala, eliztarren aurrean dantza egiteko, eta etxeetan ere dantzatu dute, baita Udaletxe aurrean ere. Baserrietatik bere bidea jarraituta, Larraitzen egin dute ondorengo geldialdi luzea. Bertan, bisitari ugari zeuden txantxoak noiz iritsiko, landa eremuko Inauteri koloretsu eta algaratsua ikusteko zain. Ermitako mezaren amaierarako iritsi dira, baselizaren atarian eginez lehenengo dantza eta, segidan, auzoko etxe eta baserrietan dantzatu dute.

Amezketako zein Abaltzisketako Inauteri dantzak makil-dantzaren aldaera bat dira oinarrian, ia dantza bera izanik bi herrietan, lehenengoan zertxobait azkarragoa. XX. mende hasieran galdu ondoren, herriko helduenen oroitzapenei esker berriro berreskuratu zituzten 1990. hamarkadan eta ordutik urtero hutsik egin gabe atera dira berriro.

Dokumentuaren akzioak