Dokumentuaren akzioak
Lamiako Maskaradak inoiz baino jende gehiago bildu du bere itzuleran
Bi urte itxaron behar izan dituzte Marik, lamiek eta bestelako izaki mitologikoek Lamiakoko kaleetara bueltatzeko, baina azkenean, aurreko barikuan, maiatzaren 27an, Leioako ospakizunik folklorikoena berriz ospatzea lortu zuten. Gainera, 40 urte baino gehiago dituen ohitura izan arren, inoiz baino biziago dagoen antzezlana dela erakutsi zuen, izan ere, inork gutxik gogoratzen zuen jendetza batu zen emanaldiaz gozatzeko.
Dokumentuaren akzioak