Dokumentuaren akzioak
Lakarrak argitu du ez duela berak erabaki Donostian ez dantzatzea
Enpresa antolatzaileak utzi dituela Kursaaleko emanaldiak bertan behera eta bera «beste kaltetu bat» dela esan du
Barkamena eta eskerrak
Hedabideetara igorritako ohar batean azaldu du Arts & Events
Cosmopolitanen «kudeaketa makurraren beste kaltetu bat» dela bera, eta
«barkamena» eskatu die ikusleei. «Enpresa antolatzaileak nire
borondatearen kontra harturiko erabakiak eragindako kalteengatik»,
adierazi du.
Bidenabar, Euskal Herriko publikoari eskerrak eman dizkio Lakarrak, «urteetan emandako babes eta laguntzarengatik».
Donostian baino egun batzuk lehentxeago, hain zuzen, larunbat
honetan, Espainiako Gijongo Jovellanos antzokian dantzatzekoa zen
Lakarra. Saio hori ere bertan behera laga du Arts & Events
Cosmopolitanek.
Dokumentuaren akzioak