Dokumentuaren akzioak
Laida Pilota sorkuntza aurkeztuko dute Larrekon uztailaren 13an
Pilota kulturako oinarri gisan erakutsi nahi izan du Pier Pol Berzaitz sortzaileak
Pier Polek adierazten daukun bezala «badik bulta bat Jean-Pierrek aipatzen dautala zerbait behar nukela egin pilotaz eta egun batez erabaki dut baietz, eginen niala. Deliberatuz geroztik bi urte iragan dituk, bainan xedea behar nuen ondu. Kirola bat izanez gainerat, eskualdungoa, aniztasuna eta noblezia ere irudikatzen ditik pilotak plaza-gizonaren baloreek zerbait erran nahi ditek beti. Bertzalde, herrikoia da, gure kulturali azkarki lotua: lehen, mendietan udako egoten zituan artzainak hartzen zituan bote luzean, lanaren ondotik, «pilota soroetan». Leku horien arrastoak badituk oraino tokika» gehitzen du Pier-Polek.
Egitasmoa gauzatzeko eta bermatzeko elkarte bat sortu ditek Albert Haztoy lagunarekin, Lilia izenekoa. Eta xedeari artista ainitz txertatu diozka. Nondik hasia den galdeginta, Piel-Polek ihardesten du: « Lehen urratsa abesbatza baten atsemaitea izan duk. Pilotan mugimenduak izigarri inportanteak direlakotz, mugitzen ahal den abesbatza baitezpadakoa zuan: Errenteriako Landarbaso Abesbatzak ezinago hobeki bazakik egiten hori. Ondotik, dantzak: xiberotarra izanki, ene eskualdeko dantzak ezinbertzekoak ikusten nitian, eta Xateletarrek eginen ditek lan hau. Villabonako Oinkari elkarteari esker bertzelako dantzak ere proposatzen ditiagu. Gero artista frangok lan egin ditek edo upatuko dituk oholen gainerat: Magali Zubillaga, Josean Goikotexea, Haritz Ezeiza eta Iosune Marin musikari eta kantariak, oholtzarako lanak egin dituzten Imanol Arabaolaza eta Elixabet Jauregi, Annie Onchalo eta Erramun Garcia jantzien egileak. Erakustaldiko alderdien arteko haria Koldo Ameztoyen hitzak dituk, honek dohain berezia badik gauzak kondatzeko. Horrez landa pertsuak botako ditik Xabier Euzkitze bertsolari eta pilotazale ezagunak, Aner bere semearekin». Baina artistak ez dira agertuko diren bakarrak: «pilotariak kantari onak dituk maiz» gehitzen du Berzaitzek, «beraz bai pilotari ohiak baita oraingoak ere kantatuko ditek».
Dokumentuaren akzioak