Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lagunarteko dantzarien jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Lagunarteko dantzarien jaialdia

'Folk Lore' jaialdiak dantza eta musika ekarriko ditu asteburuan hiriko Alde Zaharrera

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2011/04/14
Lotura
Berria

Larunbatean dantzari txikien txanda izango da. 11:30etik aurrera kalejira egingo dute Errekoleten plazatik abiatuta, eta Burgoen plazan amaituko dute ibilbidea. Han, haien dantzarik onenak erakutsiko dituzte jendaurrean. Bazkalostean, herri kirolak eta tailerrak antolatu dituzte. Arratsaldean, berriz, trikitilariek, zanpantzarrek eta fanfarreek musika eta dantza eramango dituzte Alde Zaharreko kaleetara. Senegalgo Ifambondi konpainiak eta Kataluniako Ball de Sant Miquel i Diables de la Riera taldeak ikuskizuna eskainiko dute 20:00etan. Larrain dantza izango da eguneko azken ekitaldia.

Igandean Uhartera eramango dute festa. 11:30ean kalejira egingo dute, San Juan plazatik abiatuta. 13:00etatik aurrera, hainbat dantza taldek ikuskizun bat eskainiko dute herriko plazan.

'FOLK LORE' JAIALDIA

Non. Iruñean eta Uharten.

Noiz. Larunbatean, egun osoan. Igandean, goizez.

Ifambondi taldea. / BERRI

Dokumentuaren akzioak