Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lagun asko bildu dira Corpusetako prozesioa ikusteko

Dokumentuaren akzioak

Lagun asko bildu dira Corpusetako prozesioa ikusteko

Tradizio luzeari jarraituz, atzo egin zuten Corpusetako prozesioa Oñatin. Herritarrentzat egun berezia denez, lagun asko bildu ziren kaleetan zehar prozesioa ikusteko.

Aurten, eta bigarren aldiz, Ibai Gonzalezek bete du San Migelen papera eta goizeko hamaiketan jantzi zuten Santa Ana antzokian. Horren ostean, apostoluak jantzi zituzten. Prozesioaren protagonistak janzten ziren bitartean, Joxean Larrañaga parrokoaren eskutik, San Migel parrokian ospatu zen meza nagusia, non lagun asko bildu ziren. Dantzariak aldaeran egin zuten ohiko dantzarekin eman zitzaion amaiera mezari eta ondoren, prozesioari ekin zitzaion; tradizioa jarraituz, horrek dakarren ohiko elementu guztiekin.
Egilea
Ane Vitoria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2017/06/19
Lotura
Goiena

Oso egun berezia da Corpusekoa oñatiarrentzat eta horregatik, asko izan ziren kalean bildu zirenak prozesioa ikusteko. Eta, beroa gailendu zen arren, herritarrak asko disfrutatu zuten tradizio honetaz.

Oñatiko kaleak lepo bete dira beste behin Corpusetako prozesioan (178 argazki)       

Dokumentuaren akzioak