Dokumentuaren akzioak
'Lagun Artean Dantzan' ekimena jarri dute martxan Kortezubin
Hilabetero, hileko lehenengo zapatuetan, dantza eta musika izango dira nagusi herrian. 'Lagun Artean Dantzan' ekimena Kortezubiko Udalak antolatu du, eta EinGo taldeak dinamizatuko du.
Herritarren parte hartzeari zuzendutako ekintza da hileroko lehen zapatuetarako prestatu dutena. “Herritarrek dantza egiteko aukera izango dute Lagun Artean Dantzan ekimenean, izan ere, EinGo Taldeak dantza egin gura duten guztiei parte hartzeko deia egingo diete”, azaldu dute udal ordezkariek. Zehaztu dutenez, zapatuko saioa 11:30ean izango da eta Zaragozako Lqtespera taldeak parte hartuko du.
“Udaletik, herritarren gustuko jardueraz betetako udazkena programatu dugu, aisaldiaz lagunartean gozatzeko”, adierazi du Karmele Enbeita Kortezubiko alkateak. Dioenez, “garrantzitsua” da herriak kultura, gizarte eta kirol jarduerak izatea, “komunitatearen bizitza mantentzeko eta indartzeko”. Uste du udalaren ardura dela herritarrentzako kultur eskaintza interesgarria sortzea eta beste udalerri batzuetako bizilagunentzako erreferentzia izatea.
Dokumentuaren akzioak