Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka LABO XL7 hizkuntza eszeniko berrien jaialdirako deialdia

Dokumentuaren akzioak

LABO XL7 hizkuntza eszeniko berrien jaialdirako deialdia

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/05/26
Lotura
Nontzeberri

Zabalik dago Donostiako LABO XL7 espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdian parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Horren bidez, LABO XL7 jaialdiaren egitarauaren parte hartu ahalko da, ikuskizun bat aurkeztuta eta negozio mahietan parte hartuta.

Beste alde batetik, euskal sorkuntza sustatzeko, beste lurralde batzuekin harremanak ezartzeko eta aukera berriei bide emateko Aideko Egoitzan parte hartzeko proposamenak ere aurkez daitezke. Lugon (Galizia) lan egiteko aste bat eskaintzen da, Atopémonos Bailando programa ezagutu eta sinergiak sortzeko eta zuzeneko laguntza ekonomikoa.

Azkenik, Eki programan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ere ireki da. Pieza labur bat sortzeko, Gipuzkoako sortzaileei espazio bat, babes ekonomikoa eta ikusgarritasuna eskaintzen zaizkie. Guztira hamar eguneko egoitza izango da Tabakaleran, eta eskainiko dira estreinaldia jaialdiaren inaugurazioan, jaialdiaren irudi ofiziala eta kartelaren protagonista izatea eta zuzeneko laguntza ekonomikoa.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dira.

Dokumentuaren akzioak