Dokumentuaren akzioak
'La vida es ritmo' klake dantza saioa Barañainen
Nazioartean harrera beroa jaso du taldeak. Besteak beste, Hanburgo, New York, Amsterdam eta Edinburgoko antzokietan aritu dira, eta kritikariek harrera ona egin diete.
Artistek euren artean eta publikoarekin lortzen duten harreman estua eta saioaren erritmoa azpimarratu zituen New Heaven Register egunkariak 2001. urtean.
New York Times hedabide entzutetsuaren aburuz, oin biziko dantza eta perkusio saioa da, argia eta une batzuetan komikoa. Ez omen da oso luzea, ezta laburra ere, neurrikoa horrenbestez. Bi emanaldiak 20:30ean izango dira.
Klake dantza. 'La vida es ritmo'. Lekua: Barañaingo auditoriumean. Noiz: Gaur eta bihar, 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak