Dokumentuaren akzioak
La Motoraren antzerki-dantza komunitarioko tailerrak, bueltan
La Motora talde pasaitarra bueltan da, eta ekainera bitarte antzerki-dantza komunitarioko tailerrak eskainiko dituztela jakinarazi berri dute. Mafalda Saloiok gidatuko ditu saioak, eta ikasturteari bukaera emateko emanaldi bat ere prestatuko dutela aurreratu dute. Adinkide Gobernuz Kanpoko Erakundeak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloarekin batera antolatutako egitasmoa da.
Jarduera irekia izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik ezagutzarik edo trebetasunik izatea. Hori bai, izena eman beharko da aurretik. Apuntatzeko helbide honetara idatzi beharko dute interesdunek, edo bestela, 650 48 11 38 telefono zenbakira deitu.
Asteartetan izango dira saioak, 18:00etatik 19:15era, San Pedroko udal aretoan eta Helduen Biltokian (Palazio txikian).
Dokumentuaren akzioak