Dokumentuaren akzioak
La Fundicion aretoak udazkeneko programazioa iragarri du
Hala, hilaren 19 eta 20an, Lisboan, 2008an sortutako Colectivo Cualquer taldeak (Ibon Salvador, Luciana Chieregati, Esti Olabarri eta Isaak Erdoiza) Over performancea aurkeztuko du.
Laukoteak antzerki-espazioa, fisikoa, irudimenezkoa zein fikziozkoa, jorratzen du koreografien bitartez, garaikidearekin gurutzatzen diren dantza-piezak sortzeko. Over lana, hain zuzen, gehiegikeriari buruzko lana da.
Bestalde, irailaren 23an, La Fundicion aretoak dantza-ikuskizuna ondu du Bilboko Rekalde aretoan: Madriletik etorriko diren Tamako Akiyama (Japonia) eta Dimo Kirilov (Bulgaria) dantzariek Aimless pieza aurkeztuko dute. Ikuskizun hori 2015eko Dantzaldia jaialdiaren inaugurazioa izango da.
Hil honetako azken ekitaldia Galiziako Vigo hiriko Teatro Ensalle konpainiak aurkeztuko duen Las calles corrían por las calles antzezlana izango da.
Urrira bitarteko egitarau osoa: lafundicion.org.
Dokumentuaren akzioak