Dokumentuaren akzioak
La Fundicion aretoak Andres Corcheroren «Despacito» dantzaren estreinaldia hartuko du
Lehendabizi ikusi ahalko da sormen hau Euskal Herrian eta bi emanaldien bidez aurkeztu du haren lana; lehena bihar eta bigarrena etzi, biak ere 20.30etan. Ez da Corchero La Fundicion aretoa bisitatzen duen lehen aldia; pasa den denboraldian Invocacions aurkeztu baitzuen. Ikuskizun hauen bidez haren hizkuntz poetiko partikularra erakusten du, «Butoh dantzan bere irakasle dituen Min Tanaka eta Kazuoh Ohno-ren lanetik abiaturik garaturikoa», Bilboko aretotik azaldu dutenaren arabera.
Dokumentuaren akzioak