Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "L.O.F-Ladies On Fight" dantza ikuskizunak eszena-munduaren zailtasunak erakutsiko ditu emakumezkoen borroka librearen bitartez

Dokumentuaren akzioak

"L.O.F-Ladies On Fight" dantza ikuskizunak eszena-munduaren zailtasunak erakutsiko ditu emakumezkoen borroka librearen bitartez

"L.O.F.-Ladies On Fight", emakumezkoen borroka librea abiapuntu hartzen duen dantza ikuskizuna datorren astean antzeztuko dute Muxikebarri Antzokian. Eva Guerrero konpainiaren obra "Juana Bizkarra" egonaldi artistikoaren lehen edizioan hautatutako proiektua izan da, Getxoko Kultur Etxeak lan eszenikoak sustatzea helburu duen ekimena. Ikuskizuna urriaren 21ean eta 23an taularatuko dute, 19:30ean eta 12:30ean, hurrenez hurren, eta, horrez gain, publikoak entsegu irekiaz gozatu ahal izango du bihar, hilak 15, 17:30ean. Emanaldi zein entsegua ikusteko gonbidapenak Muxikebarrin eta Romoko Kultur Etxean jaso daitezke.
Egilea
Hodei Torres · Iker Rincon Moreno
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Getxo
Mota
Albistea
Data
2021/10/07
Lotura
Hiruka

Ikuskizuna aurkezteko gaur izan den ekitaldian, Amaia Agirre Getxoko alkateak nabarmendu du horrelako proiektuen bitartez Udalak kultura harrobiaren aldeko apustu sendoa egiten eta konpainien lana balioesten duela. Lanaren zuzendari Eva Guerrerok adierazi duenez, lana "emakumeen borroka libreko ringean kokatutako dantza garaikideko ikuskizun tragikomikoa da". 80ko hamarkadaren amaierako Gorgeus Ladies of Wrestling telebista-programa estatubatuarrean oinarrituta, lau borrokalari taularatzen ditu (Garazi López de Armentia, Helenna Wilhelmsson, Leire Otamendi eta Estibaliz Vilal), horiek ere emakume batek (Bego Krego) arbitratuak. Dantzaren eta umorearen bidez, ironiaz jokatzen dute, konplexurik gabe, egunero artetik bizitzeak dakarren borrokari buruz. Zuzendariaren berbetan, lanak " prekarietatea, artea, emakumearen sexualizazioa eta lehiakortasuna bezalako gaiak " taularatzen ditu.

Komedia hori eraikitzeko muturreko estetika proposatzen du konpainiak, pertsonaia absurduakaz eta topikoen berrikuspenakaz. Hori guztia erritmo azkarrean erakusten da, lan fisikoan elementu berriak sartuz. Lanaren alderdi hori garatzeko, eta borrokaren alderdi teknikoa behar bezala gauzatzeko asmoz, borroka arteetan adituak diren Alvaro Orellana eta Aritz Arestiren partaidetza izan dute. Hain zuzen ere, erronka handienetako bat teknika horiek ikastea izan da, hortik aurrera beren gorputzetara egokitzeko eta sekuentzia organikoak garatu ahal izateko, dantza garaikidearekin bat eginez.

Dokumentuaren akzioak