Dokumentuaren akzioak
Kutsadura dantzatzea
Ballet T egunak hartuko ditu Donostiak asteburuan, Viktoria Eugenia antzokiaren eta Miarritzeko Malandain balletaren eskutik. Ertzak lan berria estreinatuko du
Gaurko munduaren sakoneko zenbait auzi ur gainera ekartzeko modu bat ere izan daiteke dantza. Gorputzaren lengoaiarekin kontzientziak astintzeko modu bat. Eta gaurko munduaren sakonean auzi larririk bada, ozeanoetako kutsadura da bat, beste askoren artean. Dantzaren bidez, horretaz hitz egitera dator Sirenak emanaldia Donostiara, Miarritzeko Malandain balletaren eskutik. Lapurdiko konpainiak eta Viktoria Eugenia antzokiak Ballet T egunak antolatu dituzte beste urte batez, heldu den ostiralean hasi eta igandera bitartean, eta horren barruan izango da itsasoetako tonaka plastikoen auzia oholtza gainera ekarriko duen dantza emanaldia. Horretaz gainera, Ertza konpainiak Janeten titia lan berria estreinatuko du. Erakusketak ere egingo dira, Viktoria Eugenia antzokian zein hirian, baita tailerrak eta artistekiko topaketak ere.
Aurten hamar urte dira Viktoria Eugenia antzokiak, Miarritzeko Malandain balletak eta Donostiako Udalak lankidetza programa abiatu zutela. Eta horrek «berezia» egingo du aurtengo edizioa, Thierry Malandain konpainiako zuzendariaren laguntzaile Yves Kordianek esan duenez. Are bereziago, euren konpainiarentzat hogeigarren denboraldia ere badenez gero aurtengoa.
Ostiral goizean hasiko da programa, Sirenak ekoizpenaren lehen emanaldiarekin. Martin Harriage dantzariak osatu du koreografia, Malandain balletean egoiliar izan den artista gazteak. Harriagek sari bidez irabazi zuen konpainiarentzat dantza bat sortzeko aukera, eta Sirenak izan da egindako lanaren emaitza. Era horretan, obra berriak segida eman dio konpainiak iaztik parte hartzen duen Uhain Berria proiektuari, zeinak dantzaren bidez publikoa ingurumen arazoez sentsibilizatu nahi duen —Donostiako Kristina Enea eta Iruñeko Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzua ere programaren parte dira, besteak beste—. Aurtengo obraren kasuan, «kontsumismoaz» hitz egingo du dantzak, Carine Agirregomezkorta konpainiako proiektu zuzendariak azaldu duenez. Harriage itsaso ondoan sortua eta hazia dela azaldu du, eta «eromena» dela beretzat ozeanoetan gertatzen ari dena. Egoerak eragiten dion gorputzaldi horretatik eraiki duela koreografia. «Kontsumismoak ingurumena eta, batik bat, itsasoa arriskuan nola jartzen duen erakusten du», Agirregomezkortaren esanetan.
Ekoizpenaren lehen emanaldia 12-15 urte arteko ikasleentzat izango da, Uhain Berria proiektuan parte hartzen ari direnentzat. Ez dira dantzan aritzen diren ikasleak, eta horri garrantzia eman dio Agirregomezkortak: «Dantzatik at dabiltzanak gerturatzeko aukera bat da, eta, haren bitartez, bidea ematen digu mezu gordin bat modu poetikoago baten transmititzeko».
Publiko zabalari zuzendutako Sirenak-en emanaldia igandean izango da, 19:00etan; eta, ondotik, topaketa izango da artistekin iritziak trukatzeko. Larunbat goizean, bestalde, dantzan hasiberriak diren helduentzako tailerra eskainiko du Pantxika Telleria koreografoak.
«Miniatura koreografikoak»
Antzokitik kaleko harlauza gainera aterako da dantza igande goizean. Malandain konpainiako dantzari taldeak hogei proposamen erakutsiko ditu, 12:00etan, Kontxako pasealekuan La Perla aurretik abiatuta. Proposamen «oso pertsonalak» dira Kordianen hitzetan, Malandainek dantzariei eskatu baitie «miniatura koreografikoak» sortzeko, musika edo objektu batean oinarrituta. Kordian: «Hor dago sopresa, hor oparia».