Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kulunka eta Ertza konpainiak saritu dituzte Max Sarien banaketan

Dokumentuaren akzioak

Kulunka eta Ertza konpainiak saritu dituzte Max Sarien banaketan

Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren aitortza jaso du. Kulunkaren antzezlana bi garaikurrekin saritu dute. Ertzak, aldiz, kaleko dantza-ikuskizun onenaren saria eskuratu du.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2018/06/19
Lotura
Eitb

Arte Eszenikoen Espainiako 2018ko Max Sariak banatu dituzte bart Sevillan, eta euskal herritarrek hainbat sari jaso dituzte. Kulunka konpainiaren Solitudes izan da ekitaldiko protagonistetako bat, bi garaikur lortuta, eta Ertza konpainiak, aldiz, Kaleko Dantza Ikuskizun Onenaren saria jaso du eta Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren aitortza.

Kulunkak Antzerki Onenaren saria eta Eszena Ikuskizunerako Musika Onenaren saria jaso ditu Solitudes antzezlanagatik. Hitzik gabe, maskarak baliatuz eta umorearen bidez, familia bateko kideen bakardadea eta inkomunikazioa ditu hizpide lanak. Musikari dagokionez, Luis Miguel Cobo da antzezlanaren musikaz arduratu den gizona.

Kulunkarenaz gain, beste hainbat etorri dira Euskal Herrira, Ertza konpainia kaleko ikuskizun onenagatik saritu dute, Meeting Point lanarekin. Gainera, Borja Ortiz de Gondra bizkaitarrak antzerkigile onenaren aitortza jaso du, Los Gondra. Una historia vasca lanarekin.

Bilbon bizi den Adolfo Fernandez sevillarra, berriz, En La Orillaren Antzerki Egokitzapenagatik saritu dute, Angel Solorekin batera.

Mireia Gabilondok emakumeen aldeko aldarria egin du sari banaketan parte hartu baino lehen. Eszena Zuzendari Onenaren sarirako hautagai izan denak emakume zuzendarien lekua aldarrikatu du, eta egun asko diren arren, aurrerantzean are gehiago izatea espero du.

Sari banaketako beste protagonista Madrilgo Daniel Abreu konpainiaren La Desnudez dantza ikuskizuna izan da, hiru sari eskuratuta.

Dokumentuaren akzioak