Dokumentuaren akzioak
Kulunka Dantza Taldeak lokal berrian hasiko du ikasturtea irailaren 16an
Kurtsoa irailaren 16an hasiko da eta lau urtetik aurrera, adin guztietako pertsonentzat emango dira klaseak. Iazko arrakasta ikusita dantza munduan hasiberriak diren pertsona helduei zuzendutako klaseak ematen ere jarraituko du, eta momentuz plazak daude.
Azken urteetan Kulunka Dantza Talde indarra hartuz joan da herrian eta 90 ikasle izango ditu. Beraien buru Alaitz Izaga debarra eta Naroa Gurutzeta irakasle donostiarra izango dira eta dantza klasiko eta garaikidea eskainiko dute.
Kulunka Dantza Taldeak irailaren 10ean bilera bat prestatu du eskolako gurasoentzat. Hau Kultur Elkartean aurrera eramango da, 19:30ean hasita. Deialdi honetara kurtso berrian izena eman nahi dutak edota klaseei buruz edozein duda duten herritarrak gonbidatuta daude.
Dokumentuaren akzioak