Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kulunka Dantza Taldeak larunbatean egingo du kurtso amaierako jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Kulunka Dantza Taldeak larunbatean egingo du kurtso amaierako jaialdia

Adin guztietako 100 dantzari arituko dira Aldats pilotalekuan

Ikastaroak bere amaierara iristen ari dira eta urtean zehar landutako lana erakusteko ordua ailegatu da. Joan den ostiralean, Eli Callejaren aerobiko ikasleak bildu ziren ikuskizun polita eskaintzeko eta datorren astean hasiko dira Musika Eskolako emanaldiak. Kulunka Dantza Taldeak ere bere jaialdia aurrera eramango du egun hauetan, zehazki larunbat honetan izango da.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2015/06/11
Lotura
Diario Vasco

Adin guztietako 100 dantzari Aldats pilotalekuan arituko dira ikuskizun hau aurrera eramaten. Saioa 22:00etan hasiko da eta dagoeneko sarrerak salgai daude turismo bulegoan. Kurtso amaierako jaialdi honetan, urtero bezela, ikasleek kurtsoan zehar egindako lana erakutsiko dute.

Kulunkako dantzariak, aurtengo emanaldian, 'museo' batean barneratuko dira eta bertako koadroek bizitza hartuko dute. Hauek estilo eta erritmo ezberdinetako mugimendu eta dantzak sortuko dituzte. Idea eta koreografiak Nagore Orbelzu Kulunka eskolako irakaslearenak dira. Jaialdia larunbatean izango da, baina dagoeneko sarrerak salgai daude. Animatzen direnek eskuratu ditzakete turismo bulegoan hiru euroren truke.

Dantzariak 'museo' batean murgilduko dira jaialdi honetan.

Dantzariak 'museo' batean murgilduko dira jaialdi honetan.

Dokumentuaren akzioak