Dokumentuaren akzioak
Kulunka Dantza eta Kalean Kantuz taldeek giroa alaituko dute bihar goizean
Dantzaren Eguna eta abesteko kalejira, aukera bikoitza izango dute herritarrek
Kalean Kantuz taldeak kalejira bat antolatu du biharko, baina ez du nahi bere kideak bakarrik ateratzea. Horregatik, herritar guztiei dei egiten diete parte hartu dezaten. Animatzen direnek abesteko aukera izango dute herriko kaleetatik. Ekitaldia 12:00etan jarriko da martxan Musika Eskolan.
Kulunka dantza taldeak, bere aldetik, urtero bezala Nazioarteko Dantzaren Eguna ospatuko du. Bere taldeko dantzariek beraien eguneroko klase bat kalera aterako dute. Honela, adin ezberdinetako 40 ikaslek dantza klasikoaren ariketak aurkeztuko dituzte Ibaiko pasealekuan. Bertako barandila dantza klasikoko barra bat bihurtuko dute eta ariketak egingo dituzte. Euria egiten badu, iaz bezala, elizako klaustroan ospatuko da ekitaldia.
Dokumentuaren akzioak