Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultura 'Txalaparta', Kukai Dantzaren lan berria

Dokumentuaren akzioak

Kultura 'Txalaparta', Kukai Dantzaren lan berria

Otsailaren 3an eta 4an taularatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jesus Rubio Gamorena da koreografia eta Aitor Etxebarriarena musika konposizioa.
Egilea
Iker Tubia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/01/11
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Txalaparta ikuskizunean parte hartu dutenak. Argazkia: Kukai Dantza

Kukai Dantzak lan berria du: Txalaparta. Jon Maya eta Jesus Rubio elkarlanean aritu diren epealdi esanguratsu baten ostean, zuzendari artistikoek sormen prozesu bat jarri zuten martxan, eta ikuskizun berria da emaitza.Rubiok lehenengoz ekin dio sormen prozesu bati berea ez den konpainia batekin.

Otsailaren 3an eta 4an estreinatuko dute ikuskizun berria Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Mayak zuzendu du proiektua, koreografia Rubiok sortu du eta bi koreografoen ardura izan da zuzendaritza artistikoa.

Oholtza gainean, ikuskizuna gorpuzten, Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Sua Enparantza eta Urko Mitxelena.

Musika konposizioa, Aitor Etxebarrriaren eskutik heldu da Kukai Dantzaren azken lan honetan. David Bernuesek argi diseinu ardura izan du, eta jantziak Leire Santillanek diseinatu ditu. Aholkaluriak ere izan dituzte prozesuan zehar, aitor Beltran txalapartaren gainekoa, eta Imanol Elizasu ahots teknikan gidatzeko.

Dokumentuaren akzioak