Dokumentuaren akzioak
Kultura Musika eta dantza jaialdia egingo dute bihar Ordizian
Dantza kantari musikala egingo dute bihar 20:00etan Ordiziako Plaza Nagusian, Oroith Txiki eta Oroith abesbatzetako kideek, Amets Bide ballet eta dantza taldeek lagunduta. Ikasturte amaierako «kontzertu berezia» izango da Oroith abesbatzakoek aurreratu dutenez. Musikaletako doinu ezagunak eta dantzak uztartuko dituzte jaialdian.
Oroith Txikirekin hasiko da saioa, Coco musikaleko kantuen nahasketekin: El mundo es mi familia, Un poco loco, Recuérdame eta El latido de mi corazón abestuko dituzte.
Oroith abesbatzakoek, berriz, Miserables aukeratu dute. At the End of The Day, I Dreamed a dream, Castle on a cloud, Do you Hear the people sing?, On my Own eta
Bring him home kantuen nahasketak moldatuta egingo dute «pupurria».
Jaialdiaren amaierarako, A. L. Webberren A concert celebration aukeratu dute, The Phantom Of The Opera, The Music Of The Night, Don´t Cry For Me Argentina, Superstar eta Memory. «Musikalak oso erakargarriak dira, oso abesti ezagunak dira eta».
Dokumentuaren akzioak