Kultura Mendeurrena dantzan ospatuko dute Añorgan

Añorgako Arkaitz Dantza taldea bere mendeurrena ospatzen ari da. Ehun urte ez dira egunero betetzen, beraz, urteurrena ospatzeko hainbat jarduera aurrera eraman dituzte azken hilabeteetan. Egun handia, ordea, iraileko azken larunbatean izango dute, hilaren 26an.
Eguneko egitarauaren zita nagusian, nola ez, dantza emanaldia egingo dute frontoian. Bertan, Arkaitzeko hainbat belaunaldik elkarrekin dantzatuko dute. Horrez gain, bazkari herrikoia ere prestatu dute alboko plazan.