Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultura Mattin Etxebeste oiartzuarra, Euskal Herriko txapeldun

Dokumentuaren akzioak

Kultura Mattin Etxebeste oiartzuarra, Euskal Herriko txapeldun

Hondarribian jokatu da gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, eta Etxebestek egin du bere. Bigarren Mikel Esnaola lezoarra izan da.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo,Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2024/11/23
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Mattin Etxebeste, txapela buruan.

Gauzak horrela, harro eta pozik jaso ditu agintarien aldetik sariak Etxebestek: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Hondarribiko Udalaren garaikurra, txapela eta 400 euro. Horiez gain, Tomas Murua eskultorearen lana Oiartzungo udaletxera eramango du, hurrengo urtera arte. Esnaola lezoarrak, berriz, Hondarribiko Udalaren trofeoa eta 300 euro jaso ditu.

Honakoa da sailkapen osoa, Jose Luis Vallejo, maria Ferreirok eta Xabier Mendizabalek osatutako epaimahaiak emandako puntuen araberako zerrendan

  • 1. Mattin Etxebeste (Oiartzun) 460,75 puntu.
  • 2. Mikel Esnaola (Lezo) 413,88.
  • 3. Irati Olaizola (Legazpi) 398,25
  • 4. Ihintza Erauskin (Lezo) 366,69
  • 5. Amaia Azpeitia (Legazpi) 361,75.
  • 6. Izadi Urbano (Villabona) 290,88
  • 7. Manex Elgeta (Oiartzun) 282,50
  • 8 naroa Sanchez (Legazpi) 222.

Jarraian, Itsas Etxeko hainbat irudi, sari banaketa ekitaldikoak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak ateratakoak.

 

Dokumentuaren akzioak