Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultura Irrintzik dantza jaialdia egingo du larunbatean Zumarragan

Dokumentuaren akzioak

Kultura Irrintzik dantza jaialdia egingo du larunbatean Zumarragan

Sarrerak bihar banatuko dira, doan, Zelai Arizti aretoko leihatilan
Egilea
Otamotz
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Urretxu, Zumarraga
Mota
Albistea
Data
2024/04/22
Lotura
Goierriko Hitza

Irrintzi taldeak dantza jaialdia egingo du larunbat honetan (apirilak 27), 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti Aretoan. Sarrerak bihar (asteartea) banatuko dira (doan): 19:00etan Zelai Ariztiko leihatilan. 

Aurtengo jaialdiaren izenburua Itzalaren Itzala da. Bakardadeari eta zaintzari buruzko istorioa kontatuko dute. Haurren taldeetako eta helduen taldeko dantzariek hartuko dute parte eta zortzi musikari eta bi abeslari izango dira zuzenean jotzen eta abesten. Kartela Jone Irizarrek egin du.
 
Horra hor Gattikenek iazko jaialdian ateratako argazki batzuk. Iazko jaialdia askatasunaren eta plazerraren ingurukoa izan zen. Hiru garai ezberdinetara bidaiatu zuten eta hiru aro horietan askatasuna eta plazerra nola landu diren erakutsi zuten.

Dokumentuaren akzioak