Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultura Euskal Herriko dantza taldeak izango ditu protagonista III. Iturritik jaialdiak

Dokumentuaren akzioak

Kultura Euskal Herriko dantza taldeak izango ditu protagonista III. Iturritik jaialdiak

Hilaren 15etik 20ra bitarte egingo da Iturritik jaialdia.
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/10/10
Lotura
Irutxuloko Hitza
Gero Axular dantza taldearen emanaldia. Gero Axular

Iturritik zuzenean edaten duten sorkuntzak dira jaialdi honen protagonista, antolatzaileen arabera, jatorritik baitator askotan inspirazioa. Jaialdiak, hain zuzen, inspirazio iturri horren lekuko izan nahi du eta, horretarako, askotariko artisten identitatea jorratzen dute, tradiziotik abiatuta. Aurten, Euskal Herriko proposamenak izango dira nagusiki, eta besteak beste, Kukai, Gero Axular eta Eskola dantza taldeez gozatu ahal izango da, Viktoria Eugenia antzokiko oholtza gainean eta Okendo plazan. 

Ikuskizunen artean, halaber, Victor eta Raul Perez Armeroren Rel i Grapa nabarmendu dute antolatzaileek. Urriaren 17an, Victoria Eugenia Club aretoan eskainiko duen emanaldian, tradizioaren eta garaikidetasunaren arteko elkarrizketa bilatuko du, dantzaren eta musikaren bitartez. Emanaldiaren ondoren, publikoak dantzariekin topaketa batean parte hartu ahal izango du, Andoni Mutiloa kazetariak gidatuta.

Biharamunean, Kukai Dantza Konpainiako Jon Maya dantzariak Nire txokotik ikuskizuna aurkeztuko du, Mayak berak euskal dantza tradizionalean zehar izan duen bidaia pertsonala plazaratzeko. Hilaren 19an, Gero Axularrek bere 20. urteurrena ospatuko du, taldeak bere ibilbidean zehar izan dituen koreografia enblematikoenekin.

Victoria Eugeniako hainbat aretoetan egingo diren emanaldiez gain, eremu publikora zabalduko dute dantza. Hala, bi emanaldi egingo dituzte Okendo plazan:  Eskola Dantza Taldea izango da lehena, Tradiziotik berrikuntzara emanaldia eskainiko baitu urriaren 19an; hurrengo egunean, berriz, Aukeran Dantza Konpainiak Aiurri ikuskizuna eskainiko du.

Dokumentuaren akzioak