Dokumentuaren akzioak
Kultura Dantza Yisha Wang Xu eta Amaia Azpeitia Osinalde sarituak izan dira aurresku txapelketan

Yisha Wang Xu legazpiarrak Gipuzkoako Gazteen Aurresku Ligaren bigarren kanporaketa irabazi zuen atzo, Villabonako Gurea aretoan jokatutako saioan. Bertan, 11-15 urte bitarteko 24 neska-mutil aritu ziren, B eta D mailatan banatuta. Yisha Wang Xuk B sailean irabazi zuen, eta bere irakasle Amaia Azpeitia Osinaldek ere dagokion saria jaso zuen.
Sustraiak dantza taldeko kidea da legazpiar hau, eta atzoko kanporaketan talde bereko kide gehiagok parte hartu zuten: Alaitz Agirre Arruebarrenak, Araitzk Berasategi Armendarizek, Jon Alberdi Gardek eta June Osinalde Mendiolak. Ez zuten lortu lehen hiru partaideren artean sailkatzea, baina lan bikaina egin zuten.
Dokumentuaren akzioak


