Dokumentuaren akzioak
Kultura dantza 'Urtaroak' dantzaren entsegu irekia eskainiko dute, bihar, Viktoria Eugenia antzokian
Halaber, sorkuntza berriaren hainbat zati aurkeztu ondoren, ikusleek “koreografoarekin eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera” izango dutela jakinarazi du antzokiak.
Haurrentzako emanaldiak
Miarritzeko Malandain Balletak haurrentzako emanaldi bereziak eskainiko ditu Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, maiatzaren 22, 23 eta 24an. ‘Planeta Dantzan’ ekimenaren barruan dago aurkeztuko duten Geltokiak antzezlana, eta “ikasleen artean gorputz adierazpenaren eta dantzaren bidez ingurumen kontzientzia piztea” du helburu, antolatzaile lanetan ari diren Cristina Enea fundazioak eta Malandain Balletak iragarri dutenez.
Guztira, mila ikasle inguruk (Ipar Euskal Herriko, Donostiako eta Errenteriako 20 ikastetxetako 36 taldek) izango dute lan honetaz gozatzeko aukera. Ikasturte bakoitzean, ‘Planeta Dantzan’ ekimenaren baitan ingurumen arazo baten sentsibilizazioa lantzeko ballet pieza propioa sortzen dute.
Victoria Eugenia Antzokiko ikuskizuna ‘Planeta Dantzan’ ekimenean parte hartzen duten taldeei zuzendutako ibilbide pedagogikoaren urrats edo faseetako bat da. Datozen aste eta hilabeteetan gaia lantzen jarraituko dute ikasgelan, ekimenerako propio diseinatutako material didaktikoarekin eta ikastetxeetako dantzariekin egindako saioekin.
Dokumentuaren akzioak