Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kultura 'Amaraun' ikuskizuna bihar, Latxartegi aretoan

Dokumentuaren akzioak

Kultura 'Amaraun' ikuskizuna bihar, Latxartegi aretoan

Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak sortua, musika, kantua eta dantza uztartzen ditu. Sarrerak salgai daude, 5 euroan.
Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2024/12/03
Lotura
Goierriko Hitza

Amaraun, irunez iraun  ikuskizuna ikusteko aukera izango da bihar, abenduak 4, Latxartegi aretoan, 19:30ean, Sarrerak salgai daude 5 euroan, : https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ webgunean, eta bihar bertan. aretoko leihatilan.

Ikuskizun hau Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak sortutako da,  eta amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen ditu. “(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko”.

Bi sortzaileek diotenez, “proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara”.

Dokumentuaren akzioak