Kultura AIKO Taldeak ehunka lagun bildu ditu Lekeitioko Dantzazale Egunean euskal musika eta dantza tradizionalaren inguruan

Egilea
Nerea Rodriguez Iñarra
Hedabidea
Lea-artibai Mutriku Hitza
Lekua
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
Lotura
Lea-artibai Mutriku Hitza


Joan den zapatuan [maiatzak 9], Lekeitiok jai giro parte-hartzaile eta herrikoiaz gozatu zuen AIKO Taldeak antolatutako Dantzazale Egunaren ospakizunarekin. Adin guztietako herritarrak eta bisitariak hurbildu ziren udalerriko kale eta plazetan euskarazko musikaz, dantza tradizionalez eta herri parte-hartzeaz girotutako egunaz gozatzera. Gainera, AIKO Taldearen 20. urteurrenarekin bat egin zuen ekitaldiak euskal kulturaz bete zuen herria, kalejirak, dantzaldiek eta musika emanaldiek egun osoan zehar giro aparta sortuz bizilagun eta bisitarien artean.