Dokumentuaren akzioak
Kultur agendan lehenbailehen berriz egoteko itxaropena du Kemen dantza taldeak
Pandemiaren kontrako neurrien arintzearekin batera, dantza talde ez profesionalei entseguak ez ezik, dantza emanaldiak antolatzeko baimena eman die Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 8ko dekretuan. Neurri zorrotzak bete beharko dituzte, beste kultur ekitaldietako antolatzaileek bezala: areto itxietan, gehienez, edukieraren erdia, 400 pertsonako mugarekin. Eta leku irekietan ere, edukieraren erdia baino ezingo da bete, eta, gehienez, 600 pertsona. Betiere, maska jantzita eta eserita egon beharko dute ikusleek, eta aulkiak aldez aurretik banatu beharko dira kaleko zein aretoko ikusgarrietan. Ordutegien aldetik, 22:00etarako amaituta beharko du emanaldi orok, barruan zein kanpoan.
Urrats txikia izanagatik ere, itxaropenez hartu dute euskal dantza taldeek. 2020ko martxoaz geroztik geldirik baitaude, eta arnasa berritzea suposa diezaieke.
Dokumentuaren akzioak