Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukairen ikuskizuna eta Hitzargiak topaketa, ekainean

Dokumentuaren akzioak

Kukairen ikuskizuna eta Hitzargiak topaketa, ekainean

Kukairen emanaldia ikusteko sarrerak erosi behar dira aurretik. Hitzargiak topaketan parte hartzeko berriz, izena eman behar da.

Kultur ekitaldiz betetako ur­tea izaten ari da aurtengoa. Do­nostia 2016 ekimenaren bueltan, EMUSIK jaialdia izan berri da Urumean eta datozen ekitaldietarako hitzorduak ere, zehaztu dituzte. Kukai dantza taldeak esaterako, Topaguneak ikuskizuna eskainiko du Chi­llida-Lekun, ekainaren 18an. Egun batzuk beranduago, Hitzargiak proiektuaren topaketa izango da Oronan, ekainaren 23 eta 24an.
Komunikabidea
Urumeako Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2016/05/28
Lotura
Urumeako Kronika

Chillida-Lekura egokitutako ikuskizuna, Kukairen eskutik
Aurretik eskaini gabeko ikuskizuna emango du Kukai dantza taldeak ekainaren 18an, Chilli­da-Lekun. Izan ere,  Oskara ikuskizuna egokitu du, paisai berrira: Chillida-Lekuk dituen obra eta zelaietara. 
Oskara emanaldia urte ha­sieran estreinatu zuen Kukai dantza taldeak, eta Topa­gu­neak emanaldia, Chillida-Le­kun es­kai­niko dutena, haren jarraipena izatea nahi dute. Bost dan­tzari ariko dira: Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez eta Urko Mitxelena. Eta gonbidatu berezi bat ere izango dute: Erramun Mar­ti­korena ariko da kantuan. Hernaniko musikariek ere izango dute lekua emanaldian: Joxan Goikoetxea soinujolea eta Txa­­laparta Eskola bertan izango dira. Kolaborazio bereziak izango direla ere, aurreratu dute.  
Topaguneak ikuskizuna Za­bal­aga baserri kanpoaldean ha­­siko da, eta zazpi geldialdi izango ditu museoko eskulturetatik barrena. Aurkezpenean azaldu zuten moduan, dantzak eta arteak bat egingo dute emanaldian; dantzariek eskulturetatik barrena dantzatuko dute, eta publikoak beraiekin egingo du buelta. 75 minutu inguruko emanaldia izango da, eta 1.000 lagunentzat izango da lekua.

‘Hitzargiak’, Europako hizkuntza gutxituen inguruan
Hitzargiak topaketa antolatu dute Hernanin, ekainaren 23 eta 24an, Europan dauden ere­mu txikiko hizkuntzen inguruan. Hizkuntza hauek 300 inguru dira Europan, eta Hi­tzargiak topaketarekin aztertu nahi da, Europan hizkuntza gutxituak biziberritzeko eragile eta erakundeek eman dituzten pausuak. Behin aztertuta, helburua izango da eredugarriak izan daitezkeenak aukeratzea, eta ezagutaraztea.
Topaketa Orona fundazioak duen eraikinean izango da eta parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik. Informazio gehiagorako: www.hitzargiak.eu. 

2010ean Kukairekin eman zioten ongi etorria Chillida-Lekun, udako solstizioari.

2010ean Kukairekin eman zioten ongi etorria Chillida-Lekun, udako solstizioari.

Dokumentuaren akzioak