Dokumentuaren akzioak
Kukairen ‘Komunikazioa-Inkomunikazioa’ ikuskizuna, Errenterian
Lan horretan, “hitz bihurtzerik ez dagoena hitzetara eraman, sentitu ezin daitekeena sentitu edo imajinatu ezin daitekeena imajinatu” nahi izan du Kukaik Tanttaka Teatrorekin batera. Hala, “dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarrizketak sortu edo bakarrizketetan igeri eginez edota arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratu, komunikatu eta inkomunikatzea” da lanaren abiapuntua, Kukairen esanetan.
Horrez gain, dantza konpainiak azaldu duenez, Mikel Laboak “komunikazio-inkomunikazio dikotomiaren begietatik ikusi ohi zuen”, eta hori ere izan du inspirazio iturri.
Sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean eros daitezke.
Dokumentuaren akzioak