Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kukairen ‘Gelajauziak’-ek bi Max sari lortu ditu

Dokumentuaren akzioak

Kukairen ‘Gelajauziak’-ek bi Max sari lortu ditu

Sabin Bikandik obra eszenikorako musika konposiziorik onenaren saria, eta dantzariek antzezle-zerrenda onenarena

Atzo banatu zituzten Max Sariak, eta Kukairen Gelajauziak ikuskizunak izendatuta zegoen bi Max sariak lortu zituen bart. Alde batetik, antzezle-zerrenda onenaren saria lortu zuten Kukai konpainiako dantzariek. Bestetik, Gelajauziak-en musika konposatu zuen Sabin Bikandik jaso zuen beste garaikurra. Lan eszenikorako musika konposizio onenari jaso zuen Max saria.
Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/05/19
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Bartzelonan ospatu zituzten XVIII. Arte Eszenikoetako Max Sariak. Bost izendapen jaso zituen Kukaik hasiera batean, eta galbahea pasatu ondoren, bitan lortu dute finalista izatea. Biak ala biak irabazi dituzte.

http://oarsoaldea.hitza.eus/files/2015/05/kukai.jpg

Kukaiko kideak eta Sabin Bikandi (txapelak)

Dokumentuaren akzioak