Dokumentuaren akzioak
Kukaik 'Sorgiñeta' balletaren bertsio berria aurkeztuko du
Jose Olaizolak 1950. urtean sortu zuen Sorgiñeta ballet
suite-koralaren bertsio berria osatu du Kukai dantza konpainiak.
Urtarrilaren 22tik 27ra bitartean emango du Euskadiko Orkestra
Sinfonikoarekin eta Andra Mari abesbatzarekin batera. Hilaren 22an
egingo dute estreinaldia Donostiako Kursaal jauregian. Hilaren 23an,
Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira; hilaren 25ean, Donostiako
Kursaal jauregian berriro; hilaren 26an, Gasteizko Principal antzokian;
eta, hilaren 27an, Iruñeko Baluarten.
Olaizolaren balleta bederatzi dantzarik jokatuko dute: Vivien
Ingrams, Jon Maia, Eneko Gil, Alain Maia, Urko Mitxelena, Ibon Huarte,
Nerea Vesga, Urko Mitxelena eta Nagore Indakoetxea. Jon Maia bera
arduratu da koreografiaz eta Mireia Gabilondo zuzendaritza eszenikoaz.
Olaizolaren balletaren kontakizuna Sorgiñetako lurraldean gertatzen da.
Bertako erregina, Sorgin Anderea, triste dago, eta herritarrek
erreginaren omenezko jaiak antolatu dituzte. Tartean, erreginaren eskua
lortzeko lehia antolatu dute. Maitasun historia, lehia eta
ospakizunaren artean kokatzen da balleta, Jose Olaizolak sortutako
kontakizunaren arabera.
Dokumentuaren akzioak